Detalles del libro
Erabat ezezaguna genuen Lapurdiko mendebaleko euskara eta eremu horretako herri bat hartu du Koldo Zuazok aztergai: Sara. Esangura bereziko herria euskararen historian. 1617an Sarako euskaran idatzi zuen Esteva Materrak Doctrina Christiana liburua, eta harekin hasi zen Lapurdiko literaturaren gorakada. 1643an agertu zen Gero, Sarako erretore zen Axularrek idatzia. Liburu horiei esker, ospea eta izen ona lortu zuen Sarako euskarak. Zuazoren liburuak bi atal ditu: gramatika eta hiztegia. Bigarrena da zabalena. Ipar Euskal Herrian hiztegi dialektalik ez zegoenez, hutsune hori betetzen saiatu da: 4.236 sarrera eta 389 azpisarrera osatu ditu eta, hiztegiaren aberasgarri, 230 esamolde eta 132 esaera (zahar) jaso ditu. Horrenbestean, gaur egun Ipar Euskal Herrian erabiltzen den euskara ezagutzeko oinarri sendoa ekarri du plazara.
Leer más - Encuadernación Bolsillo
- Autor/a Koldo Zuazo Zelaieta
- ISBN13 9788490828212
- ISBN10 8490828210
- Páginas 326
- Año de Edición 2018
- Fecha de publicación 21/03/2018
- Alto 240 mm
- Ancho 170 mm
- Peso 650 g
Reseñas y valoraciones
Sarako euskara
- De
- Koldo Zuazo Zelaieta
- |
- UNIV.PAIS VASCO (2018)
- 9788490828212



