Detalles del libro
Zoriontasun izpien bila dabiltza Arrate Egañaren kontakizunetako protagonistak. Beren bizitzak dautzan gristasunetik aterako dituen esku salbatzailearen zain, mirari hori une bateko irudipena besterik ez izan arren.Familiaren abaroan gelditu edo etxetik joan barne tenkan dabiltzan gazteak, bikotean bilatzen zutena aurkitu ezinaz kexatzen diren gizon-emakumeak, beren erdipurdikeria estali nahiz besteen bizitzak banpirizatzen dituzten lagunak...Bost istorio batu ditu Egañak helduentzako bere lehenengo bilduma honetan; kontatzen den historia bezainbat, pertsonaien erretratuak, haien arteko harremanak, bizi duten giroa zaindu ditu, testuari dentsitatea eta aberastasuna emanez, irakurleak geruzaz geruza deskubritu beharko duena.
Leer más - Encuadernación Bolsillo
- Autor/a Arrate Egaña Gimenez
- ISBN13 9788415337935
- ISBN10 8415337930
- Páginas 160
- Año de Edición 2012
- Fecha de publicación 01/04/2012
- Alto 215 mm
- Ancho 140 mm
Reseñas y valoraciones
Paradisua
- De
- Arrate Egaña Gimenez
- 9788415337935



