Detalles del libro
Zer gertatu zen Loiolan? Nola landu zen hainbeste konplizitate eta josi hainbeste sare, hura posible egiteko? Eta nola joan zen guztia pikutara, denen nahia hura aurrera ateratzea baldin bazen? Galdera horietatik abiatu da egilea, 2005 eta 2007 arteko elkarrizketa-prozesu aren kronika xehe bat egiteko, Txillare baserritik jesulagunen basilikaraino, Oslo eta Genevako hoteletan barrena. ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko solasaldiak izan ziren batetik, eta indar politikoen artekoak, bestetik. Binaka hasieran eta hirurak bildurik gero, PSE-EE, EAJ eta Batasunaren artean. Liburua idazteko, hain zuzen, elkarrizketa luzeak egin ditu Imanol Muruak Loiolako negoziazioetako protagonista izandako hiru lagunekin: Jesus Egiguren, Iñigo Urkullu eta Arnaldo Otegirekin. Hiru solaskide horiek emandako informazioa eta beste hainbat iturritan lorturikoa baliatuz, prozesuaren argazki zehatza egitea lortu du, orain arte oso jende gutxik ezagutzen zituen datuak argituz.
Leer más - Encuadernación Bolsillo
- Autor/a Imanol Murua Uría
- ISBN13 9788497838245
- ISBN10 8497838246
- Páginas 316
- Año de Edición 2010
- Fecha de publicación 01/03/2010
- Alto 210 mm
- Ancho 160 mm
Reseñas y valoraciones
Loiolako hegiak
- De
- Imanol Murua Uría
- |
- Elkar (2010)
- 9788497838245



