Book Details
LIBURU HAU DESBERDINA DA Istorio honetan gertatuko dena ZURE eskuetan dago. ZU ZARA PROTAGONISTA! Misterioak, arriskuak eta abenturak aurkituko dituzu. Erabakiak hartu beharko dituzu eta enigmak ebatzi. Zure adimena eta abileziak erabili beharko dituzu. Erabaki txar batek hondamendia eragin lezake? eta heriotza ere bai! Baina ez etsi. Edozein unetan egin dezakezu atzera eta beste aukera bat hautatu, zure istorioaren ibilbidea aldatu dezakezu. Ezagutu ORAIRE eta murgildu zaitez abentura berri honetan. Agian mundu eta izaki berriak ezagutuko dituzu, agian gure munduaren etorkizuna zure esku egongo da, agian zure bizitzako abenturarik zirraragarriena izango da, edo agian ez, agian ezingo duzu inoiz etxera itzuli, agian indar ilunak gailenduko dira eta ezingo duzu gertatu zaizuna inoiz kontatu, agian dena amaituko da betiko. Ausartuko zara? Gertatzen dena gertatzen dela ere, ZORTE ON!
- Binding Soft cover
- Author/s NEREA LOIOLA PIKAZA
- ISBN13 9788410930308
- ISBN10 8410930307
- Pages 184
- Published 2025
Reviews and ratings
ORAIRE
- By
- NEREA LOIOLA PIKAZA
- 9788410930308



