Close Bookish App

Bookish AppLies mehr und besser

Herunterladen
Ausgezeichnet
★★★★★
Trustpilot Trustpilot
Eskuko ekipajea
Eskuko ekipajea

Buch Details

Bidaia labur baterako eskuko ekipajea egitean nola, antologia bat prestatzean, etxean utzi behar dira, ezinbestean, bestela sartu nahiko genituzkeen arropak eta trasteak. Baina bada atzera begira jarri eta ezinbestekoa edo kuttunena hautatzeko unea ere. 1963an hasi eta 2018an amaitzen den bidaia bat proposatu nahi du liburu honek. Euskal ipuin modernoetan barnako ibilbide bat, 25 idazle eta beste horrenbeste narrazio bidelagun hartuta. Badira mikroipuinak eta narrazio luzeagoak, ipuin fantastikoak eta kontakizun gordinak, zientzia fikziozkoak eta errealistak. Aurkituko ditu irakurleak antologia honetan ibilbide luzeko idazleen narrazio ezagunak bai eta hain ezagun ez diren batzuk ere. Askotarikoak dira, izan ere, eskuko ekipaje honetan sartu diren ipuinak. Baina guztiek dute zer esanik euskal ipuingintza garaikidearen ibilbidean, eta denek dute ipuin gogoangarriek izan ohi dituzten ezaugarriak: irakurlea ustekabean harrapatzeko eta hunkitzeko gaitasuna.Liburu honetan Ibon Egañak hautaturiko ipuinez gain, berak eginiko hitzaurre interesgarria dago. Bertan, hasieran egileak antologia hau egitean kontuan izan dituen irizpideak azaltzen ditu. Gero, Euskal ipuingintza modernoaz hitz egingo digu, horrela irakurleak izango du haren ikuspegi laburra baina sakona, eta bukaeran, idazleak ipuin bakoitzaren zertzelada batzuk emango ditu.Antologileak euskal ipuingintza modernoaren lagin adierazgarri bat hautatzea izan du asmoa, eta, antologia guztietan hautatzailearen gustuak, ikuspegi estetiko edo ideologikoak eragina baldin badu ere, ahalegina egin du, ustez behintzat, orriotan euskal ipuingintzaren panorama zabala eskaintzeko. Azken hamarkadetan argitaratutako euskal narratiba laburraren adierazgarri diren eta arrazoi batengatik edo besteagatik esanguratsuak izan diren ipuin eta ipuingileak biltzeko xedeak eraman nau 25 ipuin hauek hautatzera. Hautaketa egitean, oreka bilatzea izan dut kezka nagusietakoa, hala ipuin-moldeei dagokienez, estetikei dagokienez, argitalpen-urteei dagokienez nola idazleen jatorri geografikoari, belaunaldiari eta generoari dagokienez ere, ahal izan den neurrian.Liburu lau alaletan antolatu du antologileak, eta jarraian irakur dezakezu atal bakoitzean azaltzen diren ipuinak, idazleak eta argitalpen urteak.LarruakIxiar Rozas: Korronteak, 2001; Xabier Montoia: Ikatza bezain beltz, 1997; Anjel Lertxundi: Sargoria, (1970); Inazio Mujika Iraola: Regina. Aitak maite ninduen ikaragarri,1987; Eider Rodriguez: Paisaiak, 2017; Uxue Apaolaza: Bueltak, 2005; Iñigo Aranbarri: Aldaira, 2018.BizitzakKoldo Izagirre: Arboletan, 1979; Mayi Pelot: Miren, 1985; Iban Zaldua: Kontuak ez du erremediorik, 2005; Karmele Jaio: Ez naiz ni, 2012; Mariasun Landa: Marrazkia,1988; Ur Apalategi: Beste bizitza, 2010; Karlos Linazasoro: Logos magoa, 1991.BegiakJoseba Sarrionandia: Ginebra erregina erbestean, 1983; Arantxa Iturbe: Argazkiek ez dute gezurrik esaten, 1995; Katixa Agirre: Festa gonbidatuak, 2007; Pello Lizarralde: Behean, 1994; Jokin Muñoz: Isiluneak, 2003.PiztiakBernardo Atxaga: Camilo Lizardi erretore jaunaren etxean aurkitutako gutunaren azalpena, 1988; Laura Mintegi: Satorzuloa, (1983); Ana Malagon: Unikornioarena, (2014); Antton Luku: Zakur-ziloa, 1998; Harkaitz Cano: Ez zaie errazegi jarri behar, 2005; Jon Mirande: Gauaz parke batean, 1963.
Lesen Sie mehr

  • Einband Taschenformat
  • Autor/in Ibon Egaña Etxeberria
  • ISBN13 9788412094466
  • ISBN10 8412094468
  • Buchseiten 256
  • Jahr der Ausgabe 2020
  • Fecha de publicación 22/06/2020
  • Alto 210 mm
  • Ancho 137 mm
Lesen Sie mehr

Rezensionen und Bewertungen

Sei die erste Person, die es bewertet!

Hast du gelesen Eskuko ekipajea?

Eskuko ekipajea

Eskuko ekipajea

15,67€ 16,50€ -5%
Nicht verfügbar
15,67€ 16,50€ -5%
Nicht verfügbar
  • Visa
  • Mastercard
  • Klarna
  • Bizum
  • American Express
  • Paypal
  • Google Pay
  • Apple Pay
Kostenlose Rücksendung Info
Vielen Dank für Ihren Einkauf in echten Buchhandlungen! Vielen Dank für Ihren Einkauf in echten Buchhandlungen!

Exklusive Aktionen, Rabatte und Neuigkeiten in unserem Newsletter

Sprich mit deiner Buchhändlerin
Brauchst du Hilfe, um ein Buch zu finden?
Möchtest du eine persönliche Empfehlung?

Whatsapp