Detalls del llibre
Ipuin-liburu honetan ez dago mamurik, baina gauzak ez doaz guztiz ondo. Istorio hauetan egunerokotasun nahasia agertuko zaio irakurleari, elementu fantastikoek desitxuratuko dute errealitatea istant batean. Unibertso honetan, pertsonaia guztiak dira ongi etorriak: saguei higuina dien zientzia ikerlaria, estralurtar arrosak ezagutu dituen gaztea, Mexikoko presondegi batean agertutako dokumentu bitxiak aztertuko dituen euskalduna, tabernako bezeroen elkarrizketak nahigabe entzuten dituen zerbitzaria, erlikiak aurkitzen dituen emakume-santa boteretsua, auskalo zeretik iheska doan korrikalaria, eta mendeku bila dabilen emakume taldea.
Zazpi kontakizunek osatzen dute Espekulazioak. Arrate Egañak, bere estilo garbi, arin eta zuzenez, eta irudimena bidelagun, ipuin-sorta bitxia bezain erakargarria aurkeztu digu. Ohiko bere fikzioa koska bat gehiago estutu du oraingoan.
- Enquadernació Butxaca
- Autor/s EGAÑA, ARRATE
- ISBN13 9788410930650
- ISBN10 841093065X
- Pàgines 160
- Any Edició 2025
Ressenyes i valoracions
ESPEKULAZIOAK
- De
- ARRATE EGAÑA
- 9788410930650



