Detalles del libro
"Kiratsa" album ilustratuak Ñimi kukuso edo arkakuso baten abenturak ditu ardatz eta usain onei eta txarrei buruzko gogoeta plazaratzen digu: zer den usain, zer lurrin, zer kirats? Kukusoa Pantxi txakur dotorearengana iritsi da eta biak, triska, zapart eta jauzi, usain bila abiatuko dira.Testua ezin egokiagoa da album baterako: laburra, errimaduna, aberatsa eta onomatopeietan oinarritua. Ezin aproposagoa errezitatzeko eta dibertitzeko. Ilustrazioak dotoreak dira, sofistikatuak ?hainbat oihartzun eskaintzen dute, hala nola René Magritteren zeruenak? eta, batez ere oso narratiboak eta musikaltasunez beteak.Testuaren eta ilustrazioen arteko uztarketa goi mailakoa da eta esan daiteke idazle-ilustratzaile ek album, ilustratu, jostagarria eta harmonikoa lortu dutela, irakurleentzako benetako oparia, behin eta berriro irakurtzeko eta usaintzeko gogoa emanen duena.
Leer más - Encuadernación Tapa dura
- Autor/es PEREZ ADELETX, EIDER
- ISBN13 9788491722977
- ISBN10 8491722971
- Páginas 36
- Año de Edición 2022
Reseñas y valoraciones
KIRATSA
- De
- EIDER PEREZ ADELETX
- |
- Pamiela argitaletxea (2022)
- 9788491722977



