Detalles del libro
Errepikapen izarren azpian, gizaldietan zehar errepikatutako basakeriari buruzko hausnarketa da, Odiseako Akilesekin elkarrizketa, baita indarkeriaren infernua, gerra eta erbestea bizi eta pairatu zuten idazleekin ere, Maria Zambrano, Albert Camus edo Hannah Arendtekin, esaterako.Era berean, hizkuntzari buruzko gogoeta da, bera harturik besteen minaren irudikapen sinboliko gisa eta haien zauriaren maila erdiestearren ekindako borroka linguistiko eta poetikoaren irudikapen gisa ere bai.Liburua bi zatitan banatuta dago. Lehenengoak, «Zitroina eta Ezpata» izenekoak, gudu-zelaitik hitz egiten du. Bigarren zatia, «Edertasuna hondakinen artean lehian», edertasun nahiaren defentsa sutsua da, edertasuna existitzen baita egunaren hondakinen artean bada ere. Horrela, itxaropena ekarri egiten da infernuaren erditik, naturarekiko eta desberdinarekiko besarkada filialaren bidez. Azken finean, gu gareneko denbora gizatiarrago egiten duen eta neurri berean salbatzen gaituen kanta da.
Leer más - Encuadernación Bolsillo
- Autor/es Otxoa, Julia
- ISBN13 9791399043679
- ISBN10 1399043676
- Páginas 84
- Año de Edición 2025
Reseñas y valoraciones
ERREPIKAPEN IZARREN AZPIAN
- De
- Julia Otxoa
- 9791399043679



