Detalles del libro
Barras hamasei urteko gaztea da eta Santurtzin bizi da. Familia bitxia du, berezia, iluna: Otakito, neba maiteena, banpiroen eta mangen friki hutsa, Elene (Ahizpa-tornado) agintzailea, eta bere seme biki xelebreak, amama kondairazalea, birramama diktatoriala, ama, aspaldi olagarro bihurtu zena, eta aita? aita erregea. Isiltasunak gobernatzen du bere etxea. Ez du oraindik aitortu, baina beldurradio munstroari. Munstroei. Halere, inguratzen duen iluntasunean, Barrasek baditu bi kale-argi: Youssef eta Euskolabel, bere lagun minak, bere zaintzaileak. Ondoan dituen bitartean, ez da ezer gertatuko. Edo bai.Familiaren sekretuen zingiran murgildu dute indarrez eta bere bizitza osoa irauli egin da. Ez zaio beste aukerarik gelditzen munstroa borrokatzea baino. «Klak egin, krak ez egiteko».
Leer más - Encuadernación Bolsillo
- Autor/es Albizua Castelao, Garazi
- ISBN13 9788491099734
- ISBN10 8491099735
- Páginas 168
- Año de Edición 2024
Reseñas y valoraciones
EGUNEN AKABERA
- De
- Garazi Albizua Castelao
- |
- EREIN (2024)
- 9788491099734



