Close App de Bookish

App de BookishLee más y mejor

Descargar
Excelente
★★★★★
Trustpilot Trustpilot
BIZIAROAK HERRI KULTURA
BIZIAROAK HERRI KULTURA

Detalles del libro

Xamarren liburuen ezaugarri nagusienetarikoa, gaiak interesgarri bezainbat jakingarri izateaz gain ?hizkuntza, kultura eta ondareari buruzkoak, gehien bat?, ongi oinarrituriko ikerketa eta bibliografian maila ulerterraz bezain zehatzean garatuak izatea da, orobat edukiei dagozkien irudiekin eder eta propioki hornituak.Oraingoan ere aurrekoen ildotik dakar bere Biziaroak liburu berria. Euskara Jendearen ez hain aspaldiko kultur sozialean indarrean egon diren biziaroetan barnako erritual, ohitura eta ospakizunetan pausatzen du begirada, batzuk ezagunak, beste anitz ez hainbeste, garaiko testuinguruan garatuak, erran nahi baita indarrean zeuden sineste, irizpide sozial, interes eta beharren baldintzetan. Egin ohi duen gisan, aldikal haiekiko loturan dauden hainbat xehetasun eta berri osagarri eransten ditu, euskaldungoaren izaerari eta egoteari dagozkienak, hots, bizitza ulertzeko eta munduan kokatzeko maneraren eta antolamendu sozialaren berri ematen dutenak. Halako maneran non herri-kultura hori, gure egunetara iritsiz, historiaren garabidean kokatzen den.Ordezkapeneko egoeretan baitezpadakoa den oroimen-ariketa ere bai, beraz. Nondik gatozen jakiteaz gain ?memoriarik gabe ez dago bizitzarik, ez pertsonal mailan, ezta kolektiboan ere?, gaurko jendartearen nondik norakoa ezagutzeko eta ulertzeko ere, maiz, gako izan daitezkeelakoan. Izan ere, ohiturek eta errituek komunitatea trinkotzen eta bersortzen dute aldikal, eta alderantziz: komunitateak ohitura eta erritu berriak sortzen eta egokitzen ditu, etengabe. Gure garaiko gizarte teknologikoan ere bai.Herri-kulturari buruzko lanek, maiz, esplizituki egin ohi duten ekarpenaz gain, loturan daudekeen jakintzak ere atxiki ohi dituzte. Liburu hau horietarikoa da.
Leer más

  • Encuadernación Bolsillo
  • Autor/es Etxegoien Juanarena, Juan Carlos
  • ISBN13 9788491723608
  • ISBN10 8491723609
  • Páginas 224
  • Año de Edición 2023
Leer más

Reseñas y valoraciones

¡Sé la primera persona en valorarlo!

¿Has leído BIZIAROAK HERRI KULTURA?

BIZIAROAK HERRI KULTURA

BIZIAROAK HERRI KULTURA

27,07€ 28,50€ -5%
Envío Gratis
Disponibilidad inmediata para envío
27,07€ 28,50€ -5%
Envío Gratis
Disponibilidad inmediata para envío
  • Visa
  • Mastercard
  • Klarna
  • Bizum
  • American Express
  • Paypal
  • Google Pay
  • Apple Pay
Recepción

Envío a domicilio Gratis

info_shipping Disponibilidad inmediata para envío
Ubicación

Recogida en librería Gratis

Devolución gratis Info
¡Gracias por comprar en librerías reales! ¡Gracias por comprar en librerías reales!

Promociones exclusivas, descuentos y novedades en nuestra newsletter

Habla con tu librera
¿Necesitas ayuda para encontrar un libro?
¿Quieres una recomendación personal?

Whatsapp