Detalles del libro
1963ko urtarrilean eta otsailean, Dan Grenholm eta Lennart Olson erreportariek Euskal Herria bisitatu zuten hainbat astetan zehar, eta euskal kulturari eta folkloreari buruzko bi laburmetraia dokumental etnografikotarako filmazioa egin zuten. ?Basker? eta ?Bonde i Baskerland? filmak Sveriges Radio TV suediar telebista publikoan eman ziren urte bereko udan. Ezustean topatutako ikus-entzunezko dokumentu bitxi eta guretzat ineditu horiek aurkezten ditu monografia honek, eta horien inguruko azterketa orokorra eskaintzen du. Eszena nagusien deskribapen zehatzak eta identifikazioak osatzen dute lanaren oinarria, eta egileen biografia txundigarriak nahiz Euskal Herrira egin zuten espedizioaren aurrekariak eta xehetasunak aztertzen dira ondoren. Liburu honek erantsitako DVD bat darama, eta bertan topa daitezke aztergai ditugun film biak.
Leer más - Encuadernación Bolsillo
- Autor/es Euba Ugarte, Argibel
- ISBN13 9788490824702
- ISBN10 8490824703
- Páginas 262
- Año de Edición 2016
Reseñas y valoraciones
Basker. 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak
- De
- Argibel Euba Ugarte
- |
- UNIV.PAIS VASCO (2016)
- 9788490824702



