Book Details
Paul ikastolako musika-irakaslea egun batetik bestera kale kantoi batean lurrean eserita agertuko da, gitarra jo eta kantuan, eskean. Herri txikiko bizilagunak hain zarpail jantzita ikustean, Zarpiel deitzen hasiko dira. Bizirik hilda dagoela ematen du garai bateko maisu bizizale adoretsuak. Bere bikote harremanak porrot egin ondoren, jo du behea. Bere ikasle ohiak, ordea, ez daude bere zoritxarrean bazter uzteko prest eta zerbait egitea erabakiko dute. Adore eman eta aurrera egiten laguntzeko Paulek berak erabilitako esaldiak berreskuratu eta gogoraraziko dizkiote, sendagai izango zaizkiolakoan.
Read more - Binding Soft cover
- Author/s ANTTON KAZABON AMIGORENA
- ISBN13 9788413605036
- ISBN10 8413605032
- Pages 68
- Published 2025
Reviews and ratings
ZARPIEL
- By
- ANTTON KAZABON AMIGORENA
- |
- Elkar (2025)
- 9788413605036



