Book Details
Urte batzuk baditu idazleak dagoeneko, mordotxo bat gehiago haren amak, 100 betetzeko gutxi falta duela. Ama besotik hartuta, etxepera darama, eta kalean honi eta hari begira jarriko dira, begiek sarri oraingo paisaia ez baina garai batekoa ikusten duten arren. Eta garai bateko kontuez solasean hasiko dira, orduko baserri eta tabernak, lan eta jolasak, ikarak eta ametsak... aspaldiko gertaera eta pasadizoez kontu-kontari. Nonahiko eta noiznahiko jakintza gaietan jantzia den Txilikuk bere geografia hurbilera eta memoria intimora jo du oraingoan, liburu pertsonal bezain unibertsala ontzeko, oroimenaren eta fikzioaren arteko jokoan, eleberiaren eta ipuin-bildumaren erdibide emankorrean, hitzaren magia darion literatur ariketa hunkigarri bezain harrigarrian.
Read more - Binding Soft cover
- Author/s Olaizola Lazkano, Jesus Mari Txiliku
- ISBN13 9788413604497
- ISBN10 8413604494
- Pages 168
- Published 2025
Reviews and ratings
URTE URDIN IHESAK
- By
- Jesus Mari Txiliku Olaizola Lazkano
- |
- Elkar (2025)
- 9788413604497



