Book Details
Larru, neska punk toxikomano ohia, Baztango udalaren enplegu babestuko brigadan dabil, zenbait ijito eta marokoarrekin batean, bide ertzeko sasiak garbitzen eta seinaleak pintatzen, alde batera utziak ditu lehengo ohiturak eta makurdurak, baina ikusten dituen injustizien aurrean bor-bor sentitzen du barruan mendekurako gogoa. Ernesto, enplegu babestuko arduraduna eta idazlearen alter egoa, liburu berri bat idazteko gai bila dabil, autofikziotik ihesi, baina aldi berean bere iraganaren mamuekin borroka egin beharko du. Abdel saltzaile ibiltari dabil herriz herri, eta Guardia Zibileko Muturmotz sarjentuak xantaia egingo dio bere salataria izan dadin, kalerik kale entzun eta ikusten dituenak konta diezazkion. Egun eta hemen, nobela beltz bat, bere osagai guztiekin: misterioa, krimena, kritika sozialaà eta baita umore printza batzuk ere.
Read more - Binding Hard cover
- Author/s Prat Urzainki, Ernesto
- ISBN13 9788413603575
- ISBN10 8413603579
- Pages 160
- Published 2024
Reviews and ratings
MENDEKU ESKUBIDEA
- By
- Ernesto Prat Urzainki
- |
- Elkar (2024)
- 9788413603575



