Book Details
Indio eta Tania sarri ibiltzen dira Ezkaba mendiko baso, bidezidor eta hegietan, zer suma, zokomiran. Arratsalde batean ikusitakoak, ordea, asaldatuta utzi ditu erabat. Zer dira eskeleto horiek? Zer da gizon-emakume horiek hezurren artetik atera duten botila hori? Ondoko egunetan, beste aurkikuntza garrantzitsu bat egingo dute Zubixarreko siman: giltzatzar herdoildu bat.Ezustean, iraganeko hainbat pasarte ilunen ateak zabalduko dizkie giltza horrek: Ezkabako gotorlekua espetxea zen garaian gertatu zen ihesaldi harrigarriaren berri jakingo dute, eta giltzapean egondako memoriak askatzen lagunduko dute.
Read more - Binding Soft cover
- Author/s Olasagasti, Ramon
- ISBN13 9788491099499
- ISBN10 8491099492
- Pages 72
- Published 2024
Reviews and ratings
MEMORIAREN GILTZA
- By
- Ramon Olasagasti
- |
- EREIN (2024)
- 9788491099499



