Book Details
Egileak hizkuntzen egoera, aniztasuna eta galera, eta haiek berreskuratzeko baldintzak aztertzen dituzten aditu ezagunak dira; aldi berean, badira munduko hizkuntza gutxituen ikertzaileak eta haien aldeko ekintzaileak ere. Hala nola Mexiko, Bolivia, Madagaskar, Maroko edo Kameruneko zenbait hizkuntzaren sustapen-lanetan arituak eta adituak. Leku oso ezberdinetan jatorrizko hizkuntzen galera saihestu nahirik martxan diren esperientzia interesgarriak ekartzen dizkigute beren lanen bitartez. Liburu honetako lanetan, hiru printzipio ageri dira hizkuntza-aniztasuna eta jatorrizko hizkuntzen bizi-indarra mantentzeko: garapen iraunkorrerako bertako hizkuntza eta kultura kontuan hartzea ezinbesteko baldintza da, hiztun-komunitateak zuzenean inplikatu behar du, eta, azkenik, ezinbestekoa da hizkuntza eskolan baliatzea.
Read more - Binding Soft cover
- ISBN13 9788413194240
- ISBN10 8413194245
- Pages 280
- Published 2022
Reviews and ratings
HIZKUNTZA ANIZTASUNA HIZKUNTZA GUTXITUAK ETA GARAPEN JASANG
- By
- |
- UNIV.PAIS VASCO (2022)
- 9788413194240
- Series Ikertuz



