Book Details
Autoa, haurra, bidaia. Zenbat falta da? Nola azaldu distantzia ume gosetu, nekatu, urduri bati. Nola neurtu denbora? Zenbat abesti, zenbat urtebetetze, zenbat herri-izen kabitzen dira espetxealdi batean? Kartzelara bisitan joatea ohitura baino gehiago bizimolde duen haur bat, gero nerabe, gero gazte. Eta kartzelan baizik ikusten ez duen aita. Xalotasunetik abiatzen da liburu honetako narratzailea, berak aukeratu ez duen matazan puskaz puska bidea aurkitu nahian. Mansilla de las Mulas. Daroca. Aranjuez. Etxea. Ezin ulertuak, gaizki ulertuak eta ulertu nahi ezak. Etxe izandako kartzela nola bihurtzen den badena. Errepide bazterreko jatetxeak eta harrapaketan jolastea. Etxea! Ume motxiladun baten bizipenak jaso ditu Eztizen Artolak bere aurreneko nobelan. Denboran luzatutako sakabanaketan murgildu, eta orain arte literaturan kontatu gabeko espazio bati hitzak jarri.
Read more - Binding Soft cover
- Author/s ARTOLA ITURRATE, EZTIZEN
- ISBN13 9788410246126
- ISBN10 8410246120
- Pages 144
- Published 2024
Reviews and ratings
GURPILAK
- By
- EZTIZEN ARTOLA ITURRATE
- |
- Txalaparta, S.L. (2024)
- 9788410246126



