Book Details
ARIAN euskara bere kasa ikasi nahi duten ikasleengan pentsatuta argitaratu da, nahiz eta euskaltegietan zein irakaskuntza arautuan (goi-mailetako B eta A ereduetan) euskara ikasteko eta irakasteko material baliagarria izan daitekeen. Bere baitan hartzen ditu hasieratik EGArainoko maila guztiak (A1, A2, B1, B2 eta C1). ARIANek HABEren Helduen Euskalduntzeko Oinarrizko Curriculumak (2015) eta Ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako erreferentzia markoak (2001) proposatzen dituzten planteamendu komunikatiboa eta ekintza ikuspegia hartu ditu oinarritzat. ARIANen hizkuntzaren bi alderdiak lantzen dira, komunikazioari dagokiona eta hizkuntzaren alderdi formalari dagokiona, euskara-ikaslea alderdi bietan treba dadin. ARIAN C1 mailak ikasleari euskaraz bizitzeko eta eroso sentitzeko bidea erraztu nahi dio, eta bide horretan, euskal unibertsoan murgiltzeko aukera eskaintzen dio, bere ezagutza sendotuz eta baita euskaraz gozatuz ere.
Read more - Binding Soft cover
- ISBN13 9788490277959
- ISBN10 8490277958
- Pages 132
- Published 2018
- Language Basque
- Audience General / Trade
- Range Interest age, in years From 18
Reviews and ratings
Arian C1 Ikaslearen liburua (+erantzunak +transkripzioak) (Basque)
- By
- |
- Elkar (2018)
- 9788490277959



