Irratikomunikazio-sareen ustiapenak eta sare horien bidez eskain daitezkeen zerbitzuen ustiapenak garrantzi handia dute gaur egungo gizartean; izan ere, bistakoa da irratikomunikazio zerbitzuen eskaria gero eta handiagoa dela, bai erabiltzaile partikularren partetik, bai enpresen partetik. Eskari horiei guztiei aurre egiteko, telekomunikazio-enpresa ustiatzaileek puntako teknologiaz baliatu behar izan dute, eta, horri esker, oso denbora gutxian lorpen handiak egin dira, igorpen-bandaren zabaleran, Interneteko protokoloan, eta sare finkoen eta sare mugikorren garapenean
Lesen Sie mehr