Detalls del llibre
Insomnioari buruzko erreportaje bat balitz bezala hasten da kontakizuna, baina handik laster detektibe-nobela bat bihurtzen da, bere misterio, jazarpen eta guzti, eta, horrekin batera, amodiozko eleberri baten kutsua hartzen du, bere zita, sedukzio eta maite-jolasekin. Eta hori dena, tonu jostalari, arin bezain dotore batean idatzia. Patxi Zubizarretak komedia xarmagarri bat ondu du liburu honetan, ohi duen moduan ipuinez, hitz-jokoz, hango eta hemengo erreferentziaz josiz bere narrazioa, irakurlea pasiera gozo batean eskutik eramanez eta aldian behin ustekabeko bat emanez. Kontalari ezin trebeago baten maisulana, Augustin Zubikarai sariaren merezient izandakoa.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/s Zubizarreta Dorronsoro, Patxi
- ISBN13 9788413603773
- ISBN10 8413603773
- Pàgines 216
- Any Edició 2023
Ressenyes i valoracions
LOAK EZKUTATZEN DUENA ZUBIKARAI SARIA
- De
- Patxi Zubizarreta Dorronsoro
- |
- Elkar (2023)
- 9788413603773



