Detalls del llibre
Liburu irrigarri bat, ahoz gora irakurtzeko aproposa. Gela erdiko elefantearen irudiak adierazten du denok ohartu eta inork aipatzen ez duen hori. Liburu hau irudi horrekin jolasten da: gela erdiko elefantea ezkutatu egiten da, oso modu dibertigarrian. Gauza guztiz sinesgarria, ezkutaketan ari direla kontuan hartuta. Umeak ez du ikusten, eta etxean batetik bestera ibiltzen da haren bila; orrialdez orrialde, irakurleak oihu eginen du, "Begira, hortxe dago eta!". Zalantzarik gabe, ipuin honek ume ttikien imajinazioari dei egiten dio, ezkutaketan jolastea hainbeste maite duten horiei, oraindik deskubritzen ari direnei zer esan nahi duen egon bai eta hala ere inork norbera ez ikusteak. Barruko testua letra larriz idatzita dago, irakurtzen ikasten ari diren umeek ere konta dezaten, ilustrazio biziek lagunduta.
Llegir més - Enquadernació Tapa dura
- Autor/s Leatherbarrow, David
- ISBN13 9788418252136
- ISBN10 8418252138
- Pàgines 32
- Any Edició 2020
- Idioma Castellà
Ressenyes i valoracions
Ikusi duzu Elefante? (Castellà)
- De
- David Leatherbarrow
- |
- Txalaparta, S.L. (2020)
- 9788418252136
- Saga TXO!



