Detalls del llibre
Bernardo Atxagak 1978an argitaratu zuen ordura arteko euskarazko poesia moldeekin hausten zuen "Etiopia" liburua. 1980an, Pott Banda literatur taldean bidaide izandako Ruper Ordorikak "Hautsi da anphora" diskoa osatu zuen liburu hartako poemekin, jazz, pop eta folkean aritzen ziren musikariek lagunduta. Orduan inork gutxik laudatu bazuen ere, idazle eta musikarien arteko elkarreraginetik sortzen joan den kantagintzaren ernamuintzat hartzen da gaur disko hura.Bai diskoak bai liburuak poesia eman diote Bilboko paisaiari eta mugaz haraindi zabaldu dute haren izena.Diskoa argitaratu eta berrogeita bi urtera, martxoan Bilbon egiten den Loraldiaren laguntzaz eta Korrikaren babesarekin, "Hautsi da anphora" disko osoa eszenaratzeko aukera izan zuten Ruper Ordorikak eta bere Mugalariek, Bernardo Atxagak gaurko begiradatik egindako gogoetak tartekatzen zituela. Hori da argitalpen honetan jasotzen dena.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/s Atxaga, Bernardo / Ordorika, Ruper
- ISBN13 9788491723233
- ISBN10 8491723234
- Pàgines 32
- Any Edició 2023
Ressenyes i valoracions
HAUTSI DA ANPHORA ZUZENEAN
- De
- Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika
- |
- Pamiela argitaletxea (2023)
- 9788491723233
- Saga LITTERA Y MUSIKA



