Close App de Bookish

App de BookishLlegeix més i millor

Descarregar
Excel·lent
★★★★★
Trustpilot Trustpilot
Haragizko erreformak
Haragizko erreformak

Detalls del llibre

Mari Luz Estebanek poema-bilduma guztietan harreman-sareetan arakatu du, gutasunak zein nitasunak gorpuztean elkarrekiko harremanek, afektuek eta pentsamenduek zer-nolako eragina duten poetikoki adieraziz. Lehen poema-bilduman, "Amaren heriotzak libreago egin ninduen" (Pamiela, 2013), amaren genealogiak arakatzearekin batera, senidetasun- zein afektu-sareek sorturiko tentsio, desira, zauri zein grinak arakatu zituen, bigarren poema-bilduman, "Andrezaharren manifestua" (Pamiela, 2019), zahartzea bizitzeko, gorpuzteko eta birpentsatzeko moduez jardun zuen, begirada feminista ardatz izanda.Hirugarren bilduma honetan, genealogia geografikoetan, kulturaletan, sozialetan zein linguistikoetan arakatu du, askotariko adarkatzeez osaturiko genealogia afektibo eta politikoak poetikoki gorpuzteko. Lehen atalean, oroitzapenen txatal poetikoak osatzen ditu, haurtzaroko geografia afektiboetan arakatuz, klase-kontzientziaren ernamuinak eta hizkuntza-kontzientziaren ernamuinak aletuz. Kontzientzia ernaltze horren bizipen, eszena edo oroitzapen modura gorpuzten direnek, pixkanaka teorizatze poetikorantz egiten dute jauzi. ?Teoria maketoa? izeneko atalean kontzientzia ernaltze horrek sorturiko gogoeta poetikoa harilkatzen du, bere poetika edo bide estetikoa argitzeko urrats garrantzitsu bihurtzen dena. Bertan gurutzatzen dira aurreko ataletan printzaka aletuz joan diren zapalkuntza horien kontzientziak (feminista, herri-, hizkuntza- eta klase-kontzientzia?), posizio poetiko-politiko berri bat sortzeko, subjektu maketoarena, XXI. mendeko begirada batetik zeharkaturikoa. Berriro ere subjektu poetiko-politiko bat sortzeko gaitasuna erakutsi du Mari Luz Estebanek, XX. mendeko hainbat zapalkuntza gurutzatu gogoeta poetikora bilduz, XXI. mendekoak birpentsatzeko akuilu poetiko pizgarri direnak. (Iratxe Retolaza)
Llegir més

  • Enquadernació Butxaca
  • Autor/s Mariluz Esteban Galarza
  • ISBN13 9788491723479
  • ISBN10 8491723471
  • Pàgines 144
  • Any Edició 2023
Llegir més

Ressenyes i valoracions

Sigues la primera persona a valorar-lo!

Has llegit Haragizko erreformak?

Haragizko erreformak

Haragizko erreformak

14,25€ 15,00€ -5%
Disponibilitat immediata per a l’enviament
14,25€ 15,00€ -5%
Disponibilitat immediata per a l’enviament
  • Visa
  • Mastercard
  • Klarna
  • Bizum
  • American Express
  • Paypal
  • Google Pay
  • Apple Pay
Recepción

Enviament a domicili Gratuït  a partir de 18 €

info_shipping Disponibilitat immediata per a l’enviament
Ubicación

Recollida a la llibreria Gratuït

Devolució gratuïta Info
Gràcies per comprar a llibreries reals! Gràcies per comprar a llibreries reals!

Promocions exclusives, descomptes i novetats al nostre butlletí

Parla amb la teva llibretera
Necessites ajuda per trobar un llibre?
Vols una recomanació personal?

Whatsapp