Detalls del llibre
Laura Merinok, bere senarraren tratu txarretatik libratu eta sabelean isilpean daraman umekia babestearren, ihes egitea erabakitzen du, lankide baten laguntzaz, inork deskubrituko ez dituen bazter ezkutu batera. Handik urteetara, baina, Lauraren ahizpa Itziarrek Vazquez eta Asiain detektibeen agentziara joko du, aspaldiko desagertze hura iker dezaten, arrasto berriren bat agertu dela eta. Bere ohiko polizi nobelen aldean, beldurrezko eta misteriozko eleberrien elementuak elkartu ditu oraingoan Alberto Ladron Aranak, terrore psikologikoaren izua eta thrillerraren kilika konbinatuz, hori bati, betikoak ditu geldialdirik gabeko erritmo bizia, une batez ere gutxitzen ez den jakin-mina eta irakurlea ustekabean harrapatuko duten sorpresa bat edo beste.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/s Ladron Arana, Alberto
- ISBN13 9788413604633
- ISBN10 841360463X
- Pàgines 348
- Any Edició 2024
Ressenyes i valoracions
DENA ESKAINI NIZUN
- De
- Alberto Ladron Arana
- |
- Elkar (2024)
- 9788413604633



