Detalls del llibre
Ikuskari hibrido bat da hau, hitzez eta musikaz osatua. Taula gainean, aktore musikari bat eta bi musikari aktore. Testua, Laboaren zenbait kantaren letren berrinterpretazio erabatekoa, idazlearen gaur egungo ikuspuntutik: ôHegazti errariakö, ôIzarren hautsaö, ôBedeinkatuaö, ôNegu hurbilaö, ôLili batö, ôOi Pello Pelloö, ôHaika mutilö, ôBaga biga higaö, ôIhes beteaöà Hamarkadak pasa dira kanta horiek konposatu zirenetik, eta ez dute galdu orduko indarra eta zirrara. Horrexegatik, gure ondare emozionalaren ezinbesteko parte direlako, izan du egileak kantok berregin eta birkodetzeko ausardia. Geureak direlako, guztionak. Jatorrizko bertsioaren zati laburrak kantatzen dira antzezpenean tarteka, baina, batez ere, kanta bakoitzaren ikuspuntu berriak eskaintzen dira.Hitzek Laboaren kanten letra (Artze, Lete, Sarrionandiarenak) izango dute abiapuntu, baina bide berrietatik garatuko dira, desegituratze eta desitxuratze erradikal batean. Musika ere Laboaren kanten melodietatik abiatuko da, baina, hitzak bezala, bide berri eta propioak jorratuko ditu.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/s Tellería, Patxo
- ISBN13 9788413604275
- ISBN10 8413604273
- Pàgines 68
- Any Edició 2024
Ressenyes i valoracions
AI GURE JUANETEAK
- De
- Patxo Tellería
- |
- Elkar (2024)
- 9788413604275



